Jocoro, El Salvador, 2022ko Abenduak 4
Denis Riverak ura banatzen du bere jaioterrian, Jocoro herrian, El Salvadorreko Morazan Departamenduan. Betidanik ur-eskasia udalerrian izan dela dio eta bere lanaren garrantziaz jabetzen da. Hala ere, egunen batetan bere lana galduko duenaren itxaropena du. AKUAL Jocoro udalerrian ur-hornidurarako azpiegiturak eraikitzen ari da, Denisen eta Jocoroko beste hainbat bizilagunen ametsa bete dadin.