URA Agentziako adituek laguntza teknikoa eskaini dute Chorotega eskualdean, Costa Rican

Abenduaren 3a eta 7a bitartean, Uraren Euskal Agentziako (URA) aditu Iñaki Arrate Jorrínek eta José María Sanz De Galdeano Equizak Misioa Tekniko bat burutu zuten.

Misioaren helburua uraren plangintzari buruzko ezagutza sendotzea izan zen, Ura eta Saneamendu zerbitzu iraunkorrak bermatzeko faktore erabakigarri gisa; horretarako, Costa Rican Chorotega eskualderako prestatzen ari diren Edateko Uraren Plan Nagusia garatzeko Akueduktuetako eta Estolderietako Institutuko (AyA) teknikariei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaini zaie.

Ur edangarria eta saneamendu zerbitzuak Costa Rican hornitzeko ardura duen AyA konpainiaren koordinaziopean garatu zen misioa.

Chorotega eskualdean barrena eginiko bi eguneko ibilaldi batekin hasi zen bidaia, eremu biofisikoarekin, ezaugarri sozioekonomikoarekin lotutako alderdiak aztertzeko eta lurraldean ura eta saneamendu zerbitzuak nola antolatzen eta kudeatzen diren lehen eskutik ezagutzeko.

Ondoren, San José hiriburuan hiru lan saio ospatu ziren AyAko lehendakari Yamileth Astorga doktorearekin eta Institutuko zuzendaritza- eta teknikari-taldeekin batera.

URAko adituek Euskadin Uraren kudeaketan izandako esperientziaren berri eman zuten; AyAko langileek esku-hartze ingurunean abian jarri diren hainbat ekimen eman zuten ezagutzera, eta edateko ura eta saneamendu zerbitzuak modu jasangarrian bermatzeko behar diren alderdi nagusien gaineko gogoetari eman zioten ondoren.

Chorotegako Ura Edateko eta Saneamenduko Plan Nagusiaren formulazioan kontuan hartu beharreko programa eta ikasketa bereziak identifikatu ziren, alderdi sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta teknikoak barne.

Azkenik, URAk Plan Nagusiaren oinarrien formulazio prozesuan laguntzen jarraitzea erabaki zen, gai horrek eskatuko dituen aholkularitza eta laguntza eskaintzen jarraitzea alegia.

Jarduera Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programaren baitan burutu daaipatutako erakunde amerikarren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (URA), Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen (EUSKAL FONDOA), Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta Gasteizko Urak S.A.ren (AMVISA) artean sustatutako ekimen bat da.