Erdialdeko Amerikako Ura eta Saneamenduan adituak bisitan Euskadin

El Salvadorreko eta Costa Ricako adituek astebete egonaldia burutuko dute BBUP – Bilbao BIzkaia Ur Partzuergoko instalazioetan Euskadi – Erdialdeko Amerika Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programaren baitan

Gaur, urriak 21, lehen bilera bat burutu berri dute BBUPeko bulegoetan, besteak beste, bertako zuzendari nagusi Pedro Barreiroekin eta Bilboko lankidetzarako zinegotzi eta Euskal Fondoako zuzendaritzako batzordekide Itziar Urtasunekin.

Astebetez. Beteluriko Edateko Uren Araztegia (Arrigorriaga) , Galindoko Hondakin Uren Araztegia (Sestao) eta BBUPko laborategiak bertarik bertara ezagutuko dituzte.