El Salvador eta Costa Ricako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, uraren eta saneamenduaren arloko esperientziak trukatzeko

Topaketa AKUAL programaren baitan izan da, Erdialdeko Amerikako eta euskal lankidetza eta ur eragileen arteko programa

El Salvadorreko eta Costa Ricako ur-operadoreen zuzendariek eta teknikariek Euskadi bisitatu dute, aste honetan, AKUAL programaren baitan. Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde arteko lankidetza programa da, Erdialdeko Amerika eta Euskadi artekoa. Misioaren helburua izan da Euskadiko erakundeekin eta ur-operadoreekin esperientziak trukatzea, ur eta saneamendu zerbitzuen kudeaketa estrategiakoaren eta operatiboaren inguruan.

Horrela, otsailaren 13tik 17ra bitartean, El Salvadorreko Akueduktu eta Estolderia Administrazio Nazionaleko (ANDAko) eta Costa Ricako akueduktu eta estolderia Institutuko (AyAko) ordezkaritzak bilerak egin dituzte Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Gasteizko Udal Urakekin (AMVISArekin) eta Uraren Euskal Agentziarekin (URArekin). Lanerako eta trukerako bilerez gain, edateko uren araztegiak, tratamendurako instalazioak eta uraren kalitateko laborategiak bisitatu dituzte. Horregatik guztiagatik, Euskadirako misioa aprobetxatu da Nafarroako Tokiko Azpiegituren (NILSAren) Tuterako instalazioak eta bertako udalaren ur araztegia bisitatzeko. Gainera, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian lan-saio bat egin da AKUAL programan genero ikuspegia txertatzearen aldeko apustuan aurrera egiteko. Saio horretan Emakumerekin batera aritu dira.

AKUAL programa beren bigarren edizioan dago, eta, hirugarren edizio bati begira, eragile berriak sartzea planteatzen da, esperientziak trukatzeko eta genero-ikuspegian gehiago sakontzeko.

Horregatik guztiagatik, Euskadirako misioa aprobetxatu da Nafarroako Tokiko Azpiegituren (NILSAren) Tuterako instalazioak eta bertako udalaren ur araztegia bisitatzeko. Gainera, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian lan-saio bat egin da AKUAL programan genero ikuspegia txertatzearen aldeko apustuan aurrera egiteko. Saio horretan Emakumerekin batera aritu dira.

Zer da AKUAL

Pertsona guztientzako uraren eta saneamenduan erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzeko mundu osoko erronkaren aurrean, AKUAL ekimen solidario eta bateratu da, eta helburu da hainbat lurraldetako eragileen arteko erantzunkidetasuna eta aliantzak sustatzea.

Ekimena 2018an hasi zen bi arloetan; alde batetik, azpiegiturak eraikiz, El Salvadorreko hainbat udalerrietan edateko uraren sarbidea hobetzen da, eta, bestetik, El Salvadorreko Akueduktu eta Estolderia Administrazioaren (ANDAren) eta Costa Ricako Akueduktu eta Estolderia Institutuaren (AyAren) kudeaketa teknikoa, operatiboa eta administratiboa indartzea da Alderdi hori El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko ur-operadoreetako langileen artean esperientzia teknikoak trukatuz egiten da.

AKUAL erreferentea da Iparraldeko eta Hegoko erakundeen arteko truke teknikoan, euskal eragileek uraren kudeaketan eskain ditzaketen gaitasun teknikoak Erdialdeko Amerikako eragileen esperientziekin lotzen baitu. Gainera, lankidetza horizontaleko eredu bat bultzatzen du, erronka globalei aurre egiteko aliantzetan oinarritua; adibidez, ura giza eskubidea izatearen erronka.

Programan parte hartzen dute hona erakunde hauek: eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak; Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek; Bilboko eta Gasteizko Udalek; Euskal Fondoak; URA-Uraren Euskal Agentziak; AMVISA –Gasteizko Udal Urak; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak; Gipuzkoako Urak; ANDA – El Salvadorreko Akueduktu eta Estolderia Administrazio Nazionalak; AyA – Costa Ricako akueduktu eta estolderia Institutuak, eta SABES – Oinarrizko Saneamendua, Osasun Hezkuntza eta Energia Alternatiboan Elkarteak.